Inauteri koloretsuak

2024/02/18

Pasa den otsailaren 9an, A-G/PAIko ikasleek inauteriak ospatu zituzten eta eskolako patioa musika-jaialdi bihurtu zuten.

Musika klasikoarekin, sevillanekin eta rantxerekin hasi ziren, disko eta sanba musikara pasatzeko. Cowboy, rock eta rap erritmoan ere dantzatu zuten. Azkenik, denok batucada erritmoan dantza egin genuen. 

Ikuskizun bikaina!