Matrikula - CP Remontival IP - Ikasnova
Matrikula - CP Remontival IP
Aurreinskripzioak 2024-2025
Haur eta Lehen Hezkuntzan izena emateko datak argitaratu dira.
Esteka honetan informazio gehiago duzue: https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/aurreinskripzioa
-
Eskaera telematikoa
Ahal dela, eskabideak modu telematikoan aurkeztuko dira, honako hauen bidez:
- Izapide-fitxa, non prozesuari buruzko informazio guztia dagoen.
- Educaren Ataria, honako hauen bidez sartzen dena:
- EDUCAren erabiltzaile-kontu bat.
- Identifikazio-sistema ofizialetako edozein, hala nola CLAVE, NAN digitala, ziurtagiri elektronikoa edo sinadura digitala.
- Kontsultatu hemen jarraibideak
-
Eskaera presentziala
Era berean, hautatutako aukeretan adierazitako edozein ikastetxetan aurkeztu ahal izango dira eskaerak, eskatzaileek baliozkotzeko arazoak izanez gero, kastetxeak haren izenean izapidea egin dezan, dagokion baimena eta guzti.
-
Derrigorrezko dokumentazioa
- Familia-liburuaren kopia edo zuzenbidean balio duen beste edozein bide, familia-lotura egiaztatzen badu.
- Errolda-agiriaren edo –ziurtagiriaren kopia; bertan erroldatuta ageriko dira ikaslea eta, gutxienez, haren guraso edo legezko tutoreetako bat.
-
Aukerazko dokumentazioa
- Ikastetxean anai-arrebak izatearen egiaztapena.
- Lantokia egiaztatzen duen agiria.
- Familia-unitatearen per capita errentaren lehentasunezko irizpidea egiaztatzeko, nahitaez markatu beharko da, onarpen-eskaeran, 2021eko ekitaldiko errenta-aitorpena kontsultatzeko baimen-laukia, Ogasunaren datuak lortzeko. Horrela, Hezkuntza Sailak atal honi dagokion puntuazioa eman ahal izango dio. Errenta-aitorpenak bananduta badaude, bi gurasoek edo legezko tutoreek baimendu beharko dute, eta behar bezala identifikatuta geratu beharko dute. Inola ere ez dira kontuan hartuko paperean aurkeztutako errenta-aitorpenak.
- Ikaslearen edo familiako kide baten desgaitasunaren (gutxienez %33koa) ziurtagiria, ebazpena edo txartela.
- Genero-indarkeriaren edo terrorismoaren biktima izatea egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala.
- Ikastetxearen ziurtagiria, aita, ama edo legezko tutorea bertako langilea dela zehazteko.
- Familia ugariaren legezko izaera egiaztatzen duen titulu ofiziala.
- Familia-harreraren egoera egiaztatzen duen titulu ofiziala.
- Guraso bakarreko familia dela egiaztatzen duen titulu ofiziala.
- Erditze anizkoitzaren ondorioz jaiotako ikaslea dela egiaztatzen duen titulu ofiziala.
-
HLPE ikasleak
Hezkuntza Laguntzako Premia Espezifikoa duten ikasleak izatea egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala, ikaslearen familiak izaera horrekin EDUCAn erroldatuta dagoela dakienean izan ezik.
-
Garrantzitsua:
Eskatzaile bakarrak eskabide bakarra aurkeztuko du ezarritako epeen barruan. Ikasle berarentzat eskaera bat baino gehiago aurkezten adira, onartzeko prozesu arruntetik kanpo geratu ahal izango da.
- Edozein zalantza argitzeko edota aurrez-aurre izena emateko, gure administrariekin harremanetan jarri (948550545).