Solasaldi Dialogikoak

Zer dira Solasaldi Dialogikoak?

Solasaldi Dialogikoek parte-hartzaile guztien arteko elkarrizketan oinarrituta, esanahi eta ezagutzaren eraikuntza kolektiboa dira. Hau da, taldean testua ulertzera iristea ahalbidetzen dute, solasaldian parte hartzen duen bakoitzaren ekarpenen bidez; ez da testuaren ulermena mekanikoan gelditzen, baizik eta irakurri denari buruzko hausnarketa sakonago batetara heltzen da.

Solasaldi Dialogikoen bidez, ikasleen hurbilketa zuzena bultzatzen da kultura klasiko unibertsalera.

Solasaldi Dialogikoen funtzionamendua Ikaskuntza Dialogikoaren 7 printzipioetan oinarritzen da: elkarrizketa parekidea, adimen kultural, eraldaketa, dimentsio instrumental, zentzua sortzea, elkartasuna eta desberdintasunekiko berdintasuna.


Nola antolatzen dira?

Saio bakoitzean, Solasaldi Dialogikoan parte hartzen duen ikasle bakoitzak bere interpretazioa aurkezten du, lantzen ari den testu literarioa, arte-lana edo bestelako gaia azaltzen duena. Horrela, gainerakoek zer eragin duen azaltzen dute, arreta nola erakarri dien azalduz, aurreko solasaldietan egindako elkarrizketekin erlazionatuz, hausnarketa kritikoa aurkeziz, eta abar. Elkarrizketaren eta ikasle bakoitzaren ekarpenen bidez, truke aberasgarria sortzen da, solasaldiaren gaiari sakonago heltzea ahalbidetzen duena eta aldi berean ezagutza berrien eraikuntza sustatzen duena. Saio bakoitzean parte-hartzaile batek moderatzaile rola hartzen du, ikasle guztien parte-hartze parekidea bultzatzeko.

Adibidez, solasaldi literario batean, ikasle guztiek konpromisoa hartzen dute orri edo kapitulu kopuru bat irakurtzeko eta solasaldian aukeratutako pasarteak ahoz irakurtzeko eta aukeraren arrazoia azaltzeko. Pasarte horien inguruan eztabaidatzen dute.


Helburuak

  • Irakurketa-gaitasuna hobetzea.

  • Irakurketa-ohiturak sustatzea.

  • Irakurketa-plazera bultzatzea.

  • Ahozko adierazpena aberastea (hiztegia handitzea, egitura egokiak erabiltzea…).

  • Ahozko komunikazioarekin lotutako ikaskuntzei zentzua eta funtzionaltasuna ematea, adierazpen eta ulermena biltzen dituen aldetik.

  • Parte-hartzaile guztien artean entzute-jarrera sortzea.

  • Iritzi desberdinen aurrean errespetuzko jarrera garatzea.

  • Ikasleen arteko eta ikasle-irakasleen arteko elkarrizketa parekidea hobetzea.

  • Espiritu kritiko eta elkartasunezkoa garatzea.