Nor gara? - CP Remontival IP - Ikasnova
Nor gara? - CP Remontival IP
Nor gara?
-
Lizarran dagoen Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa da.
-
Eskola irekia, parte-hartzailea, komunikatiboa, inklusiboa, hurbilekoa… da, eta Hezkuntza Komunitatea osatzen duten eragileekin (ikasleak, irakasleak, familiak, udalak, Hezkuntza Saila) lan egiten du.
-
Hezkuntza integrala eskaintzen dugu, hau da, arlo akademikoa eta emozionala lantzen dira.
-
Metodologia berritzaile eta inklusiboak erabiltzen ditugu (proiektukako lana, solasaldi dialogikoak, talde interaktiboak, lankidetza-taldeak, irakaskuntza partekatua); horien bidez, balioetan oinarritutako hezkuntza, bizikidetza baketsua, elkartasuna, eskubide-berdintasuna, aukerak eta erantzukizunak sustatzen dira, hau guztia familiekin lankidetzan.
-
Balioetan oinarritutako hezkuntza lehenesten dugu: pertsonekiko eta ingurumenarekiko errespetua, tolerantzia, autonomia, elkartasuna, erantzukizuna, jarrera kritikoa, sormena, hezkidetza... Horrela, gizartean integratzeko beharrezkoak diren gizarte-trebetasunak eskuratzeko aukera bermatzen da.
-
Ikasle eleaniztunak: hizkuntzen ikaskuntza bultzatzen dugu, gure ikasleek hiru hizkuntza ikasteko aukera baitute (euskara, ingelesa, gaztelania).
-
Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan teknologia berriak erabiltzen ditugu.
-
Ikastetxea eta ikasleen hezkuntza-prozesua hobetzeko, etengabeko prestakuntzan dauden irakasle kualifikatuak ditugu.