Hezkuntza-eskaintza

Remontival ikastetxe publikoan hezkuntza eskaintza zabala dugu.

Alde batetik, D eredua daukagu, HIZKUNTZAREN MURGILKETA bat da, hau da, euskaraz ikasten eta bizitzen da. Ikasleen irakas-hizkuntza euskara da. Lehen Hezkuntzan 4 saio Gaztelania ematen dira eta, 4 urtetik aurrera, Atzerriko Hizkuntza-Ingelesa irakasgaia ematen da (4 saio Haur Hezkuntzan eta 5 saio Lehen Hezkuntzan).
 

Bestalde, A-G/PAI programa dugu (Ingelesezko Ikaskuntza Programa).

  • A-PAI: 11 saio ingelesez (5 saio Atzerriko Hizkuntza-Ingelesa, 4 saio Natur eta Gizarte Zientziak eta 2 saio Arte Hezkuntza: musika eta plastika) eta 4 saio euskara.
  • G-PAI: 11 saio ingelesez (Atzerriko Hizkuntzako 5 saio, Natur eta Gizarte Zientzietako 4 saio eta Arte Hezkuntzako 2 saio: musika eta plastika).
Azkenik, Hezkuntza Bereziaren modalitatea daukagu, bi Ikasgela Alternatibo eta Egokitzapen Unitate gela bat (UT).