Ikaskuntza giroak

2022-2023 ikasturtean, Haur Hezkuntzan aldaketa metodologiko bat ematen hasi zen. Irakasleek formakuntza jaso ondoren, ikasleak arratsaldez giroetan hasi ziren lan egiten.

Zer dira ikaskuntza giroak?

Metodologia globala, aktiboa eta inklusiboa da, ikaskuntzarako, harremanetarako eta komunikaziorako espazioak sortzean datzana. Espazio horietan, proposamen desberdinetatik abiatuta eta material egokiak eskainiz, haurrek jardun, behatu, esperimentatu, eraiki, asmatu, irudikatu, partekatu, erlazionatu, hunkitu... egin dezakete eta besteekin elkarreragin.

Horrela, jarduera librea eta ikerketa sustatzen da, ikasleen gaitasunak garatuz eta, aldi berean, ikasleen interesei eta beharrei erantzuten, haien ikasteko erritmoak errespetatuz.

Oinarrizko ezaugarriak: 

  • Ikasleek beren ikaskuntza eraikitzen dute behaketaren, ikerketaren, irudimenaren, elkarrekintzaren, sorkuntzaren, emozioaren... bidez.

  • Ikasleak interesen arabera antolatzen dira, ez adin kronologikoaren arabera (Haur Hezkuntzako hiru mailetako ikasleak elkarrekin egoten dira); horrek haurren eta nagusien arteko laguntza eta lankidetza lagundu egiten du.

  • Giro bakoitzean irakasle bat dago. Irakasleak ikasleen garapen autonomoaren prozesua bultzatzeko moduan antolatu eta sortzen du giroa. Gainera, haurren ikaskuntza esperimentala eta erabakitzeko gaitasuna gidatzen eta bultzatzen ditu.

  • Jarduera edo jolas librea da baliabide didaktiko nagusia.

  • Ikaskuntza inklusiboa ahalbidetzen du.

Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image