Inauteriak

2023/02/21

Pasa den ostiralean, otsailaren 17an, ikastetxeko ikasle eta irakasle guztiok inauteriak ospatu genituen eskolako karpan.

Aurten aukeratutako gaia lanbideak izan dira. Horregatik ikusi ditugu mekanikariak, pintoreak, albaitariak, ile-apaintzaileak, zerbitzariak, jostunak, hegazkineko laguntzaileak, sukaldariak eta dantzariak haien jantzi dotoreekin.

Zein ederrak izan diren aurtengo emanaldiak!!