Ipar eskiko eskola kanpaina

2023/03/03

Otsailaren 13tik 17ra, D ereduko 6. mailako ikasleak Otsagabian egon ziren Ipar eskiko eskola kanpainan parte hartzen.

Goizetan eskiatzen egon ziren eta, arratsaldeetan, hainbat jardueratan parte hartu zuten; hala nola herri-kiroletan, antzerkian/escape room-ean, klima-aldaketari buruzko tailerrak egin zituzten, koreografia bat ikasi zuten, zurezko zintzilikarioak egin zituzten, gymkhana bat egin zuten, diskoteka izan zuten...

Zein ongi pasa izan zuten!!