AURREMATRIKULA

Estella-Lizarra eskola publikoak gure ikastetxea ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu, hezkuntza publikoarekin, inklusiboarekin eta familiekin zein ingurunearekin hurbilekoa den hezkuntza-ereduarekin konprometituta baitago.

Badakigu ikastetxea aukeratzea erabaki garrantzitsua dela familientzat. Horregatik, ilusio handiz hainbat ate ireki jardunaldi antolatu ditugu, baita banakako bisitak egiteko aukera ere, gure hezkuntza-proiektua, instalazioak eta egunerokoan bizi dugun giroa gertutik ezagutzeko aukera izan dezazuen.

 

D eredua

A-G/PAI programa


Atal hau eguneratuko da Hezkuntza Sailak 26/27 ikasturterako jarraibideak argitaratu bezain laster.