Aurreinskripzioak 2025-2026

Responsive Image

Haur eta Lehen Hezkuntzan izena emateko datak argitaratu dira.

Eskaerak telematikoki nahiz zuzenean aurkeztu daitezke martxoaren 17tik 21era, biak barne.
 

Esteka honetan informazio gehiago duzue: https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/aurreinskripzioa

​​​​​​​

​​​​​​​​​​​​

  • ​​​Derrigorrezko dokumentazioa 


    - Familia-liburuaren kopia edo zuzenbidean balio duen beste edozein bide, familia-lotura egiaztatzen badu. 
    ​​​​​​​- Errolda-agiriaren edo –ziurtagiriaren kopia; bertan erroldatuta ageriko dira ikaslea eta, gutxienez, haren guraso edo legezko tutoreetako bat. 

 
  • Aukerazko dokumentazioa 

    - Ikastetxean anai-arrebak izatearen egiaztapena. 
    - Lantokia egiaztatzen duen agiria. 
    - Familia-unitatearen per capita errentaren lehentasunezko irizpidea egiaztatzeko, nahitaez markatu beharko da, onarpen-eskaeran, 2021eko ekitaldiko errenta-aitorpena kontsultatzeko baimen-laukia, Ogasunaren datuak lortzeko. Horrela, Hezkuntza Sailak atal honi dagokion puntuazioa eman ahal izango dio. Errenta-aitorpenak bananduta badaude, bi gurasoek edo legezko tutoreek baimendu beharko dute, eta behar bezala identifikatuta geratu beharko dute. Inola ere ez dira kontuan hartuko paperean aurkeztutako errenta-aitorpenak.
    - Ikaslearen edo familiako kide baten desgaitasunaren (gutxienez %33koa) ziurtagiria, ebazpena edo txartela. 
    - Genero-indarkeriaren edo terrorismoaren biktima izatea egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala. 
    - Ikastetxearen ziurtagiria, aita, ama edo legezko tutorea bertako langilea dela zehazteko. 
    - Familia ugariaren legezko izaera egiaztatzen duen titulu ofiziala. 
    - Familia-harreraren egoera egiaztatzen duen titulu ofiziala. 
    - Guraso bakarreko familia dela egiaztatzen duen titulu ofiziala. 
    - Erditze anizkoitzaren ondorioz jaiotako ikaslea dela egiaztatzen duen titulu ofiziala. 
    ​​​​​​​- Ikaslea gizarte eta hezkuntza zaurgarritasuneko egoera batean dagoela erakusten duen egiaztagiria (bakarrik Haur Hezkuntzako ikasleen kasuan).

 
  • HLPE ikasleak 

          Hezkuntza Laguntzako Premia Espezifikoa duten ikasleak izatea egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala, ikaslearen familiak izaera horrekin                     EDUCAn erroldatuta dagoela dakienean izan ezik.
 

  • Garrantzitsua:

    Eskatzaile bakarrak eskabide bakarra aurkeztuko du ezarritako epeen barruan. Ikasle berarentzat eskaera bat baino gehiago aurkezten  adira, onartzeko prozesu arruntetik kanpo geratu ahal izango da. 

 
  • Edozein zalantza argitzeko edota aurrez-aurre izena emateko, gure administrariekin harremanetan jarri (948550545).
Responsive Image

Zure zain gaude!