HERRI INAUTERIAK - CP Remontival IP - Ikasnova
HERRI INAUTERIAK - CP Remontival IP
HERRI INAUTERIAK
2025/03/05
Pasa den otsailaren 21ean, herri inauteriak ospatu genituen ikastetxean. Arratsaldeko 15:15etan hasi zen D ereduko familiek antolatutako ikuskizuna.
Sorginak, txatxoak, galtzagorriak, lamiak, palokiak… bezalako pertsonaiekin gozatzeko aukera izan genuen. Amaitzeko, ikasle eta irakasleek Lizarrako Ikazkin pertsonaia interpretatu zuten.
Magiaz beteriko arratsalde zoragarria pasa genuen denok elkarrekin.