HERRI INAUTERIAK - CARNAVAL RURAL

2026/02/09

 

Aurten, gure ikastetxean D ereduaren 30. urteurrena dela eta, Landa Inauteriak leku berezi batean ospatu ditugu: San Juan plazan.

Ikastetxeko familiek tradizioz eta irudimenez betetako ikuskizuna antolatu zuten, eta bertan agertu ziren herri-iruditeriko pertsonaiak, hala nola sorginak, txatxoak, galtzagorriak, lamiak, palokiak… Amaiera emateko, D ereduko ikasleek eta irakasleek Estella-Lizarrako pertsonaia bat irudikatu zuten: Ikazkin.

Magiaz, musikaz eta kolorez betetako arratsaldea izan zen, hezkuntza-komunitate osoak elkarrekin gozatu ahal izan zuena. Tradizioa, parte-hartzea eta elkarbizitza uztartu zituen ospakizuna, ingurune berezi batean.