Eskolaz kanpoko jarduerak

Remontival APYMAk eskolaz kanpoko jarduerak antolatzen ditu, bai eguerdietan bai ikastetxetik irtetean.

Era askotako jarduerak eskaintzen dira, Lizarrako Udalarekin eta ikastetxearekin elkarlanean.

Besteak beste, musika, mundu digitalerako hastapenak, Lego, Brinka, arte plastikoa eta antzerkia eskaintzen dira.