AFA

                                  EZAGUTU FAMILIA ELKARTEA


Remontival Familia Elkarteak (AFA) gure eskubideak defendatzeko eta gure eskola- komunitatean parte-hartze aktiboa izateko elkartzen gaitu. Irabazi-asmorik gabe eta gardentasunez, Familia Elkartearen helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Ikastetxearen funtzionamendu egokiari laguntzea eta hezkuntza-kalitatea hobetzeko elkarlanean aritzea.
  • Familiei laguntza ematea beren seme-alaben hezkuntzan eta garapenean.
  • Familien eta tutoreen parte-hartze aktiboa sustatzea eskola-bizitzan.
  • Familiak ordezkatzea Eskola Kontseiluan eta gainerako erakundeetan.
  • Bizimodu osasungarria, hezkuntza emozionala eta ongizate pertsonal nahiz soziala bultzatzea.
  • Gure eskola-komunitatean berdintasuna, inklusioa eta kulturarteko bizikidetza sustatzea.

 

Remontival Ikastetxeko Familia Elkartea, Herrikoa Nafarroako Ikasleen Familien Elkarteen Federazioko kide da. Erakunde honek Eskola Publikoa defendatzen du eta laguntza zein aholkularitza juridikoa eskaintzen digu. Gainera Britila Federazioko kide ere bada. Erakunde honek atzerriko hizkuntzen irakasketan laguntzen du.


                    BAZKIDE EGITEKO ZER EGIN BEHAR DA?


Elkartea ikastetxean irakasten diren bi hezkuntza-ereduetako familiek osatzen dute: D Eredua eta A-G/PAI Programa. Remontival Ikastetxeko ikasleen ama, aita eta/edo tutore legal guztiek ikasturteko edozein unetan egin daitezke Familia Elkarteko bazkide, izendegi honen bidez:

                                                        Egin zaitez bazkide Izendegian


                       FAMILIA ELKARTEAREN ZERBITZUAK


Familia Elkarteak hainbat zerbitzu kudeatzen ditu hezkuntza-esperientzia aberasgarriagoa egiteko eta ikastetxearen funtzionamendu egokiari laguntzeko. Gaur egun, honako hauek antolatzeaz arduratzen da:

  • Eskolaz kanpoko jarduerak: Jantokiko ordutegian zehar eta eskola-eguna amaitu ondoren programatutakoak.
  • Goizeko harrera: Eskola-eguna hasi baino lehen ikastetxera iritsi behar duten ikasleentzat (07:30etik aurrera).
  • Tailerrak eta jarduera puntualak: Familian gozatzeko.
  • %7ko deskontua testuliburuen erosketan: Hiriko liburu-dendetan (Librería Papelería Ino, Librería Clarín Liburudenda, Suministros de Oficina J. Fraile).
  • Online ingelera klaseak, 5. eta 6. mailako ikasleentzat, Britilaren eskutik.

 

           FAMILIA ELKARTEKO ZUZENDARITZA BATZORDEA


Familia Elkartearen Zuzendaritza Batzordea Remontivalen eginkizunak kudeatzeko konpromisoa hartu duten eskola-komunitateko boluntarioek osatzen dute. Batzordeak ekarpen ekonomikoei buruzko erabakiak hartzen ditu, ikastetxeko materiala erosten eta instalazioak hobetzen lagunduz. Horrez gain, familien interesak ordezkatzen ditu erakunde- testuinguru desberdinetan, hala nola Nafarroako Eskola Kontseiluan eta Nafarroako Eskolaratze Batzorde Nagusian.


                             FAMILIA ELKARTEAREN GELA


Ikastetxeak utzitako gela zabal bat dugu; bertan, familientzako jarduerak garatzen ditugu eta eskolaz kanpoko ekintzak antolatzen ditugu. Espazio hau tailer eta topaketetarako materialez hornituta dago, eta, gainera, zentroko hezkuntza-proiektuan integratutako Lego txoko bat du. Familia Elkarteko bazkideek gela honetan egiteko jarduerak proposa ditzakete.

 
                             PARTE HARTU NAHI DUZU? 


Gure eskola-komunitateari laguntzeko gogoz bazabiltza —Batzordeko kide gisa zein noizbehinkako boluntario gisa—, bidal iezaguzu mezu elektroniko bat helbide honetara:
✉️ afaremontival@gmail.com


Instagramen ere aurki gaitzakezu:
 @afa_remontival


                   Denon artean egiten dugu Remontival!