Agate Deuna

2024/02/18

Pase den otsailaren 5ean, D ereduko ikasleak, irakasleak eta familiak kalejiran atera ziren Lizarrako kaleetatik Agate Deuna ospatzeko.

Ibilbidean zehar hainbat geldialdi egin zituzten (Santiago plaza, Koroatze plaza, San Jeronimo egoitza eta Lizarraldea BHI) eta "Oles-oles", "Egun da Santimamiña" eta "Agate Deuna" kantak abestu zituzten.

Primeran pasatu zuten!